Urte Berri On guztioi eta ongi etorri!
Gabonen eta Urteberriaren ondoren, aukera berri bat izan dezakegu geure buruaz zerbait partekatzeko.
Joan ebanjelariak honela dio: “Jesusen ikasleak garela jakiteko seinalea elkarri diogun maitasuna da.” (Jn.13,35)
Eguberriak igaro dira. Urte berri hau ontasunez, edertasunez eta egiaz bete dezagun. Bakea, maitasuna eta batasuna munduko leku guztietara eraman ditzagun.
Urte berri honetan bizitzeko pista batzuk:
…zure inguruan gertatzen denaz jabe zaitez.
…zure ingurukoen sufrimenduarekiko adi egon
zaitez eta lagun izan zaitez.
…denbora bilatu aspalditik ikusten ez duzun
norbait bisitatzeko.
…Kanpaina
solidarioetan parte har ezazu.
…inguratzen zaituen giroa alai ezazu.
…irribarre
zabal batez bete ezazu zure aurpegia.
…otoitz egin, jan eta maita ezazu.
Jarraian
bideo bat ikusiko dugu. Gabonetako OPARIen inguruan gogoeta egiten du. Zer gauza
merezi dute oparitzea Gabonetan?
Giza esperimentu honetan 27 gaztek Gabonetako opariak aldatu zituzten. Zuk aldatuko zenuke oparia? Zer gauza merezi dute oparitzea?
No hay comentarios:
Publicar un comentario