domingo, 21 de septiembre de 2025

ZAINDU ZAITEZ, ARGITU MUNDUA ZURE BARNEKO ARGIAREKIN!

Kaixo guztioi! Ikasturteko hirugarren astean gaude, eta gure leloari begira jarraitzen dugu: “Zaindu zaitez, argitu mundua!

Ebanjelioko pasarte batean honela irakur dezakegu: “Zure argia distira egin dezala gizakien aurrean” (Mt.5,16). Hau ez da harrokeriaz jokatzea, baizik eta zure barruan duzun onena ematea, zure barneko argia besteek ere ikus dezaten.

Zure argia ez da beti ikusgai egoten. Batzuetan nekatuta zaude, beste batzuetan triste, edo zalantzak dituzu. Baina zure barruan beti dago zerbait berezia: zure indarra, zure irribarrea, zure ideiak, zure bihotza. Horiek guztiak ARGIA dira.

Zaindu zaitez, zure argia zaintzea baita. zure barrua entzun, zeure buruarekin zintzoa izan, zuere buruarekin maitasunez hitz egin... Eta gogoratu: zure argiak beste pertsona batzuen bidea argitu dezake. Zure hitz batek, zure irribarre batek, zure laguntza txiki batek… mundua argiago egin dezake.

Pentsa ezazu: zein da zure barneko argia? Zer egiten duzu argi hori piztuta mantentzeko? Eta nola lagundu dezakezu besteek beren argia aurkitzen?

ZAINDU ZAITEZ, ARGITU MUNDUA ZURE BARNEKO ARGIAREKIN!

Zein da zure barneko argia? Zer egiten duzu argi hori piztuta mantentzeko? Eta nola lagundu dezakezu besteek beren argia aurkitzen?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Munduko Kristau Misioen: DOMUND

Egun on! Astelehen honi hasiera emateko, gogoeta berezi bat egingo dugu, Munduko Kristau Misioen inguruan. Misioen eguna urriaren 19an ospa...