Egun on! Astelehen honi hasiera emateko, gogoeta berezi bat egingo dugu, gure ingurunea eta mundua hobeto zaintzearen inguruan . Gaur, urriak 20, Hondamendiak Murrizteko Nazioarteko Egunaren inguruan gaude, eta plastikoen kutsadura gizakiok eragindako hondamendi mota bat da, batez ere itsasoetan.
Gero, Argitu
Mundua: Zure 'argi' hori erabili gauza onak egiteko. Adibidez, plastiko
bat ontzi egokira botatzen duzunean edo zenbait gauza berrerabiltzen dituzunean,
dortoka baten bizitza salbatzen ari zara, eta hori mundua argitzea
da. Zaintzen bazara, gai izango zara mundua hobetzeko!
Gaurkoan, Lemon izeneko film labur bat ikusiko dugu, Fundación Reina Sofía-k sortua. Film honek dortoka txiki baten istorioa kontatzen digu, eta galdera hau egiten digu: Zer gertatzen da botzatzen ditugun plastikoekin? Reina Sofia Fundazioak mezu hau bidaltzen digu: Munduak bukaera on bat duten ontziak behar ditu.
Horregatik, has dezagun astea konpromiso txiki batekin. Isiltasun une labur bat hartu nahi dugu gure buruari galdetzeko: Zer esan nahi du “munduak bukaera on duten ontziak behar dituela”? Har dezagun konpromiso hori isilean, gure jokabidearekin dortoka txikiari lagunduko diogula gogoratuz.
ZAINDU ZAITEZ, ARGITU MUNDUA zure barruko ARGIA PIZTUZ!
No hay comentarios:
Publicar un comentario