Egun on
guztioi! Gaur, Gabonen hurbiltasuna aprobetxatuz, elkarrekin pentsatu eta
bihotza prestatu nahi dugu. Hasi baino lehen, lasai eseri, begiak itxi nahi
badituzue itxi, eta hartu arnasa sakon. (Arnasa hartzeko tarte motz bat
utzi)
Eguberriak ez dira soilik argiak, opariak edo jaiegunak. Eguberriak bihotzaren festa dira, barrutik jaiotzen dena, elkar zaindu eta maitatzera gonbidatzen gaituena. Pentsa ezazu honetaz: nor da zuretzat argi eta maitasun iturri? Eta zuk, nola pizten duzu argia besteengan?
Gabonen benetako balioak elkartasuna, eskuzabaltasuna eta besteenganako arreta dira. Jesusek jaiotzaren bidez ekarri zuen mezu xume eta itxaropentsua gogoratzen dugu. Baina gaur egun, gutako bakoitzak bihurtu gaitezke itxaropen hori eramaten dutenak. Non behar duzu zuk argia piztu?
Azkenik, honako hau gogoan izan dezagun:
Eguberriak ez dira amaitzen etxeko mahai inguruan. Benetako Eguberriak gure
eguneroko ekintzetan jarraitzen du, hitz politak esatean, lagun bati eskua
luzatzean edo norbait entzutean.
"Jesus, Gabon hauetan gure
bihotzak argitu, eskuzabaltasunez eta maitasunez betetzen ikas dezagun. Lagun
iezaguzu Eguberrien argi hori gure inguruan zabaltzen, egunero maitasun gehiago
emanez. Amen."