Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta” (Mt 5, 9).
Urtarrilaren 30a, Indarkeria-ezaren
eta Bakearen Eskola Eguna da. Data hau Mahatma Gandhiren heriotzaren
urteurrena delako aukeratu zen; izan ere, Gandhik erakutsi zigun posible dela
mundua aldatzea eta injustizien aurka borrokatzea indarkeriarik gabe, soilik
bakearen indarrez.
Gaur, guk ere eredu
hori gureganatu nahi dugu. Izan ere, bakoitzak gure barnean argi bat
dugu, eta gure esku dago argi hori piztea edo itzaltzea:
- Laguntzen dugunean, errespetatzen dugunean edo entzuten dakigunean,
gure EGUZKIA pizten dugu eta ingurukoak argitzen ditugu.
- Baina, aldiz, iraintzen dugunean, oihuka hasten garenean edo norbait
baztertzen dugunean, LAINO BELTZAK sortzen ditugu gure
gelan eta gure bihotzetan.
Gaurko eguna aukera
bat da gure gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta iluntasuna dakarren
indarkeria baztertzeko. Aukeratuko al duzu ARGIA IZATEA?
No hay comentarios:
Publicar un comentario