sábado, 29 de noviembre de 2025

ASKARI SOLIDARIOA

 FISC eta IRUNgo UDALETXEAK elkarrekin lanean CONGOko Errepublika Demokratikoan:

Irungo Udalak 2024ko deialdian onartu zuen FISCek aurkeztu zuen proiektua, CONGOko Errepublika Demokratikoan, Mariaren Konpainiak zuzendutako eta kudeatutako lizeoan.

Proiektuaren izenburua hau da: "Hezkuntza osoa indartzea garapen sozioekonomiko duin baterantz, Kasando, Lubero, R.D.Congo Lizeoko ikasle, irakasle eta familientzako informatikako eta laborategiko ekipoak eta ezagutzak hornituz.


Proiektu honekin HELBURU hauek lortu nahi dira:

HELBURU OROKORRA: Kasando Institutuan gazteen hezkuntza kalitatea hobetzea, etorkizuneko garapen sozioekonomiko duin baterantz, Kivu Iparrandean, Congoko E.D.an.

HELBURU ESPEZIFIKOA: Kasando Institutuko (Congoko E.D.an) ikasle, irakasle eta familientzako informatika eta laborategiko ekipamendua eta ezagutzak hornitzea.

Proiektua Irungo biztanleriari zabaltzeko, El Pilar Ikastetxeak ASKARI SOLIDARIOA prestatu zuen azaroaren 28an. 16:30etik 18:00ak arte, nahi izan zituzten familiak hurbiltzerik izan zuten eta zenbait txokotan parte hartzerik izan zuten: zientziaren txokoa, denda solidarioa, baso eskola txokoa, jolasen txokoa, Erraldoien txokoa, txozna… Aitzaki honekin CONGOko PROIEKTUA ezagutzera eman genuen Irungo biztanleriari.

MILA ESKER hurbildu zareten guztioi!





No hay comentarios:

Publicar un comentario

DENIP: Indarkeria-ezaren eta Bakearen Eskola Eguna

  Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu:  “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta”  (Mt...