Lukas
ebanjelariak honela esaten digu Jesusi buruz: “Alaitasuna eta poza izango
dituzu, eta asko poztuko dira JESUS jaio delako.” (Lk 1,14)
Zer ospatzen ari gara garai honetan? Elizan ABENDUALDIA ospatzen ari gara. Abendualdia bidea egiteko garaia da: JESUSEN jaiotza prestatzeko garaia. Ez da soilik Gabonetako apaingarriak jartzea; gure bihotza prestatzeko garaia da, Gobonak bizitzeko modu egokian.
Abendualdiaren esanahia: Jesusen presentzia gure bizitzan aurkitzea (bilaketa). Etorkizunean gauza onak etorriko direla sinestea (itxaropena). Iluntasunean argia piztea, gure ekintza onen bidez (argia).
Noiz dago Jesus gure inguruan? Zure inguruan alaitasuna jartzen duzunean. Norbait irribarrez zuregana hurbiltzen denean. Beharrean dagoenari laguntzen diozunean. Bakarrik dagoenari hurbiltzen zarenean. Egunerokoan argia eta poza zabaltzen duzunean… Ekintza onak egiten ditugunean Jesus jaiotzen ari da gure bihotzean eta gure ekintzetan.
Zaindu zaitez, ARGITU mundua egunerokoan argia, poza eta itxaropena zabaltzen!
Hausnarketarako galderak: Zer da
zuretzat itxaropena? Nola jar dezakezu argia zure inguruan gaur? Nor dago zure
inguruan zure laguntza behar duena? Zer ekintza txiki egin dezakezu Jesusen
jaiotza prestatzeko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario