domingo, 23 de noviembre de 2025

ARGITU mundua emakumeen aurkako indarkeria BAZTERTUZ!

 San Paulok, Itun Berrian, hauxe esaten digu: "Maitasuna ulerkorra eta onbera da; ez du inbidiarik, ez da harro, ez da zakarra, ez da berekoia, ez da haserrekorra, ez du kaltea kontuan hartzen, eta guztiok berdinak gara haren aurrean." (1 Kor. 13:4-5).

Azaroaren 25ean, mundu osoan gogoratzen eta salatzen dugu indarkeria matxista, hau da, emakumeen aurkako indarkeria. Indarkeria mota hau ez da beti ikusgarria: izan daiteke hitzezkoa, fisikoa, psikologikoa edo bestelako modu batean gertatzen dena. Baina guztietan dagoena hau da: emakumeak gutxiagotu, kontrolatu edo min ematea, norbait "ahulagoa" dela uste dutelako. Gaur, elkarrekin pentsatu eta hitz egingo dugu zer egin dezakegun hori aldatzeko.

1.- Zer da indarkeria matxista? Zer datorkizue burura hitz horiek entzutean?

2.- Zergatik da garrantzitsua gaur bezalako egun bat izatea?

3.- Zuen inguruan, egon al daiteke indarkeria matxistaren adibiderik? Zer egin genezake horren aurrean?

Zaindu zaitez, ARGITU mundua emakumeen aurkako indarkeria BAZTERTUZ!

ISILUNE LABUR bat egin dezagun. Gogora dezagun indarkeria pairatu duten pertsona guztiak. Gure ekintzak beti errespetuz eta justiziaz beteta egon daitezen. Eman dezagun itxaropen eta maitasun mezu bat gure eguneroko ekintzetan idarkeria matxista desagerrarazteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zaindu zaitez, ARGITU mundua euskara MINTZATUZ!

  Biblian, Itun zaharrean, hauxe esaten zaigu: “ Lur guztiak entzuten du, eta bere hitzak munduan zabaltzen ditu.” (Sal.19,4). Duela 76 u...