HAUSTERRE
EGUNA, GARIZUMAREN HASIERA
Unetxo bat har ezazu. Pentsatu
azken egunetan izan duzun momenturen batean ez zinela oso ondo ibili:
agian norbaiti hitz zakarrak bota zenizkion, agian ez zenuen zure onena eman
lanean, edo norbait nahigabetu zenuen konturatu gabe.
Gogoeta: Batzuetan gure bizitzan “pausa”
botoia sakatzea beharrezkoa da. Gelditu, arnasa hartu, eta galdetu geure
buruari: “Nora noa? Zerbait zuzendu behar al dut? Norbait hobeto tratatu?
Ni neu hobeto zaindu?”
Zergatik da garrantzitsua? Ez garelako
perfektuak, eta hobe da garaiz zuzentzea gaizki egiten duguna. Geure
akatsetatik ikasi dezakegulako. Besteei eta geure buruari eraso
gutxiago egiteko. Eta batez
ere, geure bidea argiago eta garbiago egiten delako.
Jesusek ere behin eta berriz gonbidatzen zuen jendea gelditzera eta bere barrura begiratzera: “Zuen bihotza non dagoen, han egongo da zuen altxorra” (Lk 12,34).
Gure gaurko altxorra: Egun hauetan, gainera, badugu beste arrazoi bat gure bihotza zabaltzeko. Otsailaren 15ean Haur Minbiziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gaixotasun honi aurre egiten dioten umeen eta nerabeen indarra eta kemena urrezko lazoarekin irudikatzen da. Urrea balio handiko materiala delako, haur horien bizitza guretzat altxor bat den bezala.
Gaurko "pausa" honek balio diezagula haurrengan eta haien familiengan pentsatzeko, eta gure elkartasuna bidaltzeko. Garizuma, azken finean, zaren ONENA bihurtzea baita, eta horrek esan nahi du besteen sentimenduekin eta sufrimenduarekin bat egitea.
“Gaurko egunean, gauza txiki bat gutxienez hobeto egingo dut.” Hori nahikoa da pauso bat aurrera emateko.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario