Markos ebanjelariak hauxe esaten digu: “Jesus, gure laguna, ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ematen du”. Zein egoeratan ematen duzu zure buruaren onena?
“Santa JUANA” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den
jai honetara. Bai, bestetan bezala JUANA gogoratuko dugu. Juanak ondo
baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste
honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat,
klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu,
HAITIko proiektuan lagundu…
Ikasturte honetan, FISCek HAITIn lan egitera gonbidatzen gaitu, San
Ignacio de BEDOU izeneko eskolan, Mariaren Lagundiak duen eskola
txikian laguntzen alegia. Azken urteotan Haiti oso herrialde zigortua izan da,
lurrikarak eta zikloiak izan direla eta egoera politikoa zaila dela. Oso toki
txiroa eta pobrea da eta gure laguntza behar dute aurrera egiteko.
Ez da lehenengo aldia eskolatik
proiektu hau aurrera bultzatzen dugula. Orain zazpi urte proiektu honen
inguruan aritu ginen eta, HAITIko eskola aurkezteko, ondoren ikusiko dugun
bideoa prestatu genuen. HAITIko gure lagunek gure zain daude, lagundu
ditzagun!
Orain bideo txiki bat ikusiko
dugu. Istorio sinple bat da, oso laburra, baina mezu handia duena. Entzun adi eta
pentsatu: zer egiten dut nik, bakarra banaiz ere? Zein keinu txiki egin
dezaket HAITI hobetzeko?
No hay comentarios:
Publicar un comentario