miércoles, 28 de enero de 2026

DENIP: Indarkeria-ezaren eta Bakearen Eskola Eguna

 Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta” (Mt 5, 9).

Urtarrilaren 30a, Indarkeria-ezaren eta Bakearen Eskola Eguna da. Data hau Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako aukeratu zen; izan ere, Gandhik erakutsi zigun posible dela mundua aldatzea eta injustizien aurka borrokatzea indarkeriarik gabe, soilik bakearen indarrez.

Gaur, guk ere eredu hori gureganatu nahi dugu. Izan ere, bakoitzak gure barnean argi bat dugu, eta gure esku dago argi hori piztea edo itzaltzea:

  • Laguntzen dugunean, errespetatzen dugunean edo entzuten dakigunean, gure EGUZKIA pizten dugu eta ingurukoak argitzen ditugu.
  • Baina, aldiz, iraintzen dugunean, oihuka hasten garenean edo norbait baztertzen dugunean, LAINO BELTZAK sortzen ditugu gure gelan eta gure bihotzetan.

Gaurko eguna aukera bat da gure gatazkak modu baketsuan konpontzeko eta iluntasuna dakarren indarkeria baztertzeko. Aukeratuko al duzu ARGIA IZATEA?

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA bakea eta argia nonahi eramaten!



Gogoratzen duzu norbaitek (lagun batek, irakasle batek...) keinu txiki batekin zuen eguna 'argitu' dizuen aldiren bat? Zer egin zuen?

domingo, 18 de enero de 2026

BESARKADAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Juan ebanjekariak honela dio: “Maitatu elkar, nik maite zaituztedan bezala” (Jn.15,12)

Aste honetan, urtarrilaren 21ean, besarkadaren Nazioarteko eguna da.

Besarkada bat

Besarkada batek bihotza hunkitzen du,

ongietorria ematen du eta bizitza eramangarriago egiten du.

Besarkada poztasunak partekatzeko modu bat da

baita bizitzaren une tristeak partekatzeko modu bat ere.

Besarkada batek gure lagunak maite ditugula esaten du.

Besarkada bat elkarri diogun maitasunaren ageriko keinua da.

Hitz zuzena lortzen ez dugunean sentitzen dugun maitasuna erakusteko modu ezin hobea da.

Zoragarria da, zeren besarkada bat, maitasun handiz emana

jasotzen duenarentzako oparia da.

Ez dio axola ez lekuak ez hizkuntzak, zeren besarkada beti baita ulertua.

 

Arrazoi horiengatik eta beste askorengatik…

gaur nire besarkadarik beroena bidaltzen dizut.

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA besarkada handi bat emanez!

Gaur, norbaiti besarkada bat emango diot eta irribarre batekin esango diot: “Zurekin nago”.

Pentsatu minutuko isilune batean nori emango diozu gaur besarkada bat?

domingo, 11 de enero de 2026

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA HAUR MISIOLARIEN EGUNEAN!

 Aste honetan HAUR MISIOLARIEN eguna ospatuko dugu elizan. Munduan badaude haur asko gure laguntza eta otoitza behar dutenak. Denok izan gaitezke misiolari gure eguneroko bizitzan.

Markos ebanjelariak honetarako gonbidatzen gaitu: “Joan zaitezte mundu guztira eta iragarri Berri Ona.” (Mk.16,15 

Baina, zer da misiolari izatea? Misiolari izatea ez da soilik urrun joatea; gure eguneroko bizitzan ere misiolari izan gaitezke. Pentsa ezazu une batez: nork behar du nire laguntza gaur? Agian nire gelako norbait triste dago, edo etxean kontu delikatu batekin pazientzia behar da, edo kirol taldean konpondu neharreko zerbait dago, edo...

Misiolari izatea maitasuna, bakea eta itxaropena zabaltzea da, hitz eta keinu

txikien bidez. Zein keinu txiki egin ditzakezu zuk? Gaur, munduko haur askok ez dute gure erosotasunik: ez dute hiru otordurik egiten, ez dute eskolara joateko aukerarik edo gaixotuta daudenean ez daukate nora joan… Guk, berriz, denetatik daukagu. Agian, daukaguna konpartitu beharko genuke.

Asteko konpromezu: Keinu txiki bat egin ezazu: irribarre bat, laguntza eskaintza, edo hitz polit bat… gehien behar duenari. Etxean edo eskolan pazientziaz jokatu eta ez baztertuko inor

Bukatzeko, misioaren aldeko otoitz laburra egingo dugu: "Jainko Aita, eskerrik asko munduko haur guztiengatik. Lagundu iezaguzu bihotza zabaltzen, maitasuna eta bakea eramateko gure ingurura. Amen."

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA HAUR MISIOLARIEN EGUNEAN!


Zer da zuretzako MISIOLARIA den norbait?
Gustatuko litzaizuke MISIOLARI esperientzia izatea?
Hemen ere MISIOLARI izan zaitezke, nola?

miércoles, 7 de enero de 2026

SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA EGUBERRITAKO ARGIA ZABALDUZ!

Urte Berri On guztioi eta ongi etorri!

Gabonen eta Urteberriaren ondoren, aukera berri bat izan dezakegu geure buruaz zerbait partekatzeko.

Joan ebanjelariak honela dio: “Jesusen ikasleak garela jakiteko seinalea elkarri diogun maitasuna da.” (Jn.13,35)

Eguberriak igaro dira. Urte berri hau ontasunez, edertasunez eta egiaz bete dezagun. Bakea, maitasuna eta batasuna munduko leku guztietara eraman ditzagun.

Urte berri honetan bizitzeko pista batzuk:

…zure inguruan gertatzen denaz jabe zaitez.

…zure ingurukoen sufrimenduarekiko adi egon zaitez eta lagun izan zaitez.

…denbora bilatu aspalditik ikusten ez duzun norbait bisitatzeko.

…Kanpaina solidarioetan parte har ezazu.

…inguratzen zaituen giroa alai ezazu.

…irribarre zabal batez bete ezazu zure aurpegia.

…otoitz egin, jan eta maita ezazu.

Jarraian bideo bat ikusiko dugu. Gabonetako OPARIen inguruan gogoeta egiten du. Zer gauza merezi dute oparitzea Gabonetan?

Giza esperimentu honetan 27 gaztek Gabonetako opariak aldatu zituzten. Zuk aldatuko zenuke oparia? Zer gauza merezi dute oparitzea?

domingo, 14 de diciembre de 2025

Zaindu zaitez, ARGITU mundua EGUBERRI jaietan!

Egun on guztioi! Gaur, Gabonen hurbiltasuna aprobetxatuz, elkarrekin pentsatu eta bihotza prestatu nahi dugu. Hasi baino lehen, lasai eseri, begiak itxi nahi badituzue itxi, eta hartu arnasa sakon. (Arnasa hartzeko tarte motz bat utzi)

Eguberriak ez dira soilik argiak, opariak edo jaiegunak. Eguberriak bihotzaren festa dira, barrutik jaiotzen dena, elkar zaindu eta maitatzera gonbidatzen gaituena. Pentsa ezazu honetaz: nor da zuretzat argi eta maitasun iturri? Eta zuk, nola pizten duzu argia besteengan?

Gabonen benetako balioak elkartasuna, eskuzabaltasuna eta besteenganako arreta dira. Jesusek jaiotzaren bidez ekarri zuen mezu xume eta itxaropentsua gogoratzen dugu. Baina gaur egun, gutako bakoitzak bihurtu gaitezke itxaropen hori eramaten dutenak. Non behar duzu zuk argia piztu?

Azkenik, honako hau gogoan izan dezagun: Eguberriak ez dira amaitzen etxeko mahai inguruan. Benetako Eguberriak gure eguneroko ekintzetan jarraitzen du, hitz politak esatean, lagun bati eskua luzatzean edo norbait entzutean.

 Amaitzeko, entzun dezagun otoitz labur hau:

"Jesus, Gabon hauetan gure bihotzak argitu, eskuzabaltasunez eta maitasunez betetzen ikas dezagun. Lagun iezaguzu Eguberrien argi hori gure inguruan zabaltzen, egunero maitasun gehiago emanez. Amen."


Nor izan da zuretzat argi eta maitasun iturri? Eta zuk, nola pizten duzu argi hori besteengan? Nola egin dezakegu EGUBERRIAK egunero izatea?

domingo, 7 de diciembre de 2025

ABENDUALDIA: ITXAROPENAREN ETA ARGIAREN BIDEA

 

Lukas ebanjelariak honela esaten digu Jesusi buruz: “Alaitasuna eta poza izango dituzu, eta asko poztuko dira JESUS jaio delako.” (Lk 1,14)

Zer ospatzen ari gara garai honetan? Elizan ABENDUALDIA ospatzen ari gara. Abendualdia bidea egiteko garaia da: JESUSEN jaiotza prestatzeko garaia. Ez da soilik Gabonetako apaingarriak jartzea; gure bihotza prestatzeko garaia da, Gobonak bizitzeko modu egokian.

Abendualdiaren esanahia: Jesusen presentzia gure bizitzan aurkitzea (bilaketa). Etorkizunean gauza onak etorriko direla sinestea (itxaropena). Iluntasunean argia piztea, gure ekintza onen bidez (argia).

Noiz dago Jesus gure inguruan? Zure inguruan alaitasuna jartzen duzunean. Norbait irribarrez zuregana hurbiltzen denean. Beharrean dagoenari laguntzen diozunean. Bakarrik dagoenari hurbiltzen zarenean. Egunerokoan argia eta poza zabaltzen duzunean… Ekintza onak egiten ditugunean Jesus jaiotzen ari da gure bihotzean eta gure ekintzetan.

Zaindu zaitez, ARGITU mundua egunerokoan argia, poza eta itxaropena zabaltzen!


Hausnarketarako galderak: Zer da zuretzat itxaropena? Nola jar dezakezu argia zure inguruan gaur? Nor dago zure inguruan zure laguntza behar duena? Zer ekintza txiki egin dezakezu Jesusen jaiotza prestatzeko?

domingo, 30 de noviembre de 2025

Zaindu zaitez, ARGITU mundua euskara MINTZATUZ!

 

Biblian, Itun zaharrean, hauxe esaten zaigu: “Lur guztiak entzuten du, eta bere hitzak munduan zabaltzen ditu.” (Sal.19,4).

Duela 76 urtetik hona, Euskal Herriko herritarrek urtero izaten dute Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an. Egun honen helburua Europako hizkuntzarik zaharrenetako bat bizirik mantentzea da, bere ondarea gal ez dadin eta munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunek beren sustraiak beti gogoan izan ditzaten.

1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehen aldiz. Garai hartan, Espainiak zituen arazo politikoak zirela eta, festak Ipar Euskal Herria eta munduko beste eskualde batzuk bakarrik hartu zituen, hala nola Mexiko, Caracas, New York eta beste latitude geografiko batzuk.

Zergatik ospatzen da euskararen eguna abenduaren 3an?

Euskal Ikasketen Elkarteak Xabierko San Frantziskoren omenez hautatu zuen egun hau. Xabierko San Frantzisko Nafarroan jaio eta Txinan hil zen, eta bizitza osoan hainbat hizkuntza ikasi zituen bidean zeuden pertsona guztiak ebanjelizatzeko. Hala ere, 1552ko abenduaren 3an hil zen, bere azken hitzak Euskal Herriko ama-hizkuntzan, euskaraz, esan zituela.

Sensibilizazio galderak: Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

-Zer iruditzen zaizu esaldia?

-Zein HITZA erabiliko zenuke zuk EUSKARA adierazteko?


DENIP: Indarkeria-ezaren eta Bakearen Eskola Eguna

  Mateoren ebanjelioan hauxe entzuten dugu:  “Zorionekoak BAKEAREN alde lan egiten dutenak, Jainkoaren seme-alabak deituko zaizkie eta”  (Mt...