domingo, 16 de noviembre de 2025

ARGITU "SAN IGNACIO DE BEDOU" ESKOLA

 Markos ebangelariak hauxe esaten digu: “Jesus, gure laguna, ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ematen du”. Zein egoeratan ematen duzu zure buruaren onena?

“Maria Haurra” astea den honetan ONGI ETORRI beroena gurea hain propio den jai honetara. Bai, bestetan bezala MARIA gogoratuko dugu. Mariak ondo baitzekien ekintzek hitzek baino gehiago esaten dutela. Ba… Aste honetan keinu txikiak egitera gonbitea egiten dizugu: iribarre garbi bat, klaseko lagunarekin zintzo jokatu, etxean agian piska bat gehiago lagundu, HAITIko proiektuan lagundu…

Ikasturte honetan, FISCek HAITIn lan egitera gonbidatzen gaitu, San Ignacio de BEDOU izeneko eskolan, Mariaren Lagundiak duen eskola txikian laguntzen alegia. Azken urteotan Haiti oso herrialde zigortua izan da, lurrikarak eta zikloiak izan direla eta egoera politikoa zaila dela. Oso toki txiroa eta pobrea da eta gure laguntza behar dute aurrera egiteko.

Ez da lehenengo aldia eskolatik proiektu hau aurrera bultzaten dugula. Orain zazpi urte proiektu honen inguruan aritu ginen eta, HAITIko eskola aurkezteko, ondoren ikusiko dugun bideoa prestatu genuen. HAITIko gure lagunek gure zain daude, lagundu ditzagun!

Zaindu zaitez, ARGITU mundua besteak LAGUNDUZ!


Zein egoeratan ematen duzu zure buruaren onena besteentzat? Nola uste duzu ekintza txikiak munduari edo zure inguruko pertsona batzuei laguntzeko modua izan daitezkeen? Zergatik garrantzitsua da pertsonak laguntzea? Zer pentsatzen duzu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Zaindu zaitez, ARGITU mundua euskara MINTZATUZ!

  Biblian, Itun zaharrean, hauxe esaten zaigu: “ Lur guztiak entzuten du, eta bere hitzak munduan zabaltzen ditu.” (Sal.19,4). Duela 76 u...