Markosen ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Mostaza-hazia bezalakoa izan: lurrean ereiten denean, hazi guztien artean txikiena da; baina ereiten denean, hazten da eta landare guztien artean handiena bihurtzen da.” (Mk. 4,31-32).
Otsaila normalean
hilabete hotza da, baina lurpean, ikus ezin dugun lekuetan, hazi txikiak
esnatzen hasten dira. Oraindik ez dugu ezer ikusten, baina barruan mugimendua
dago, bizitza dago, hazteko gogoa dago.
Markosen
ebanjelioan hauxe entzuten dugu: “Mostaza-hazia bezalakoa izan: lurrean
ereiten denean, hazi guztien artean txikiena da; baina ereiten denean, hazten
da eta landare guztien artean handiena bihurtzen da.” (Mk. 4,31-32).
Otsaila normalean
hilabete hotza da, baina lurpean, ikus ezin dugun lekuetan, hazi txikiak
esnatzen hasten dira. Oraindik ez dugu ezer ikusten, baina barruan mugimendua
dago, bizitza dago, hazteko gogoa dago.
Gu ere horrelakoak
gara. Batzuetan ez dugu aldaketa handirik ikusten gure bizitzan: ohitura
berdinak, zailtasun berdinak, eztabaida berdinak… Baina barruan hazi txiki bat
daukagu, eta hazi horrek badaki zertara deitzen gaituen:
· Norbait laguntzera.
· Hitz on bat esatera.
· Norbere burua zaintzera.
· Gaua iluna izan arren, biharamunean argia izango dela sinestera.
Hazia ez da handitzen egun batean. Pazientzia,
konfiantza eta zaintza behar dira. Baina hazia zaintzen badugu,
poliki-poliki, gure barnean gauza politak gertatzen hasten dira.
Gaurko galdera hau
da: Zein hazi txiki zaindu nahi dut aste honetan? Zer aldatzen hasi naiteke pixkanaka? Gogoan izan: Hazia txikia da… baina
indarra handia.
SARETU, BIHOTZETIK MUNDURA zure barruko HAZIA zainduz!
Zein ohitura on txiki landu nahi nuke aste honetan? Zein egoeratan nahi nuke pazientzia edo adeitasun gehiago izatea? Nor izan daiteke nire “hazia” lagunduko duen pertsona?
No hay comentarios:
Publicar un comentario