"Liburuek irekitzen dizkiguten ateak"
Zein liburu gogoratzen duzu asko gustatu zitzaizuelako? Liburuko pertsonaia bazina, nor izango zinateke?
Nazioarteko Liburuaren Eguna UNESCOk 1995ean ezarri
zuen, irakurketa eta egileak balioesteko. Egun berezi gisa apirilaren
23a aukeratu zuten, data horren inguruan hiru idazle haundi hil
zirelako: Miguel de Cervantes, William Shakespeare eta Inca Garcilaso
de la Vega. Horregatik ospatzen da egun honetan: literaturaren historian
arrastoa utzi duten egileak oroitzeko eta irakurketaren balioa azpimarratzeko.
Liburuak ateak dira. Batzuek abenturara eramaten
gaituzte, beste batzuek barre eginarazten digute, edo galderak egiten
dizkigute. Baina denek ematen digute aukera bat: geure burua eta mundua hobeto ezagutzekoa.
Nazioarteko
Liburuaren Egunean gogoratzen dugu irakurtzea ez dela bakarrik eskolako lan
bat: bidaiatzeko modu bat
dela, ikasteko aukera bat, eta bihotza lantzeko bidea. Irakurketak
jakindurirako ateak zabaltzen dizkigu, esaera zaharrak liburuan esaten
den bezala: “Jakinduria lortzea da gauzarik inportanteena.” (Prov.4,7)
Azken
otoitza: “Jainko maitea, Liburuen bidez
ikasteko eta hazteko aukera emateagatik eskerrik asko. Ireki gure bihotzak
irakurketak dakarren jakinduriaz gozatzeko. Sor ezazu gugan kuriositatea eta
jakiteko gogoa. Amen.”
Gaur gogoratu: liburu bat irekitzea ez da orrialde bat pasatzea… zuretzako irekitzen den ate bat zabaltzea baizik. Zein liburu gomendatuko zenioke lagun bati? Zein gai atsegin duzu: misterioa, umorea, fantasia…?
No hay comentarios:
Publicar un comentario