Pazko Argia: Gure Bihotzak Pizten
Goizean ARGIA sortzen den
bezala, Pazko garaian ITXAROPENA pizten da. Oporren ondoren, hemen gaude
berriro: indar berrituekin, amets berriekin, bihotza zabaltzeko prest…
Aste
honek oparia dakar: Pazkoaren jaia. 50 egunez ospatuko dugu bizitzak heriotzari
irabazten diola, argiak iluntasunari. Jesus berpiztu da eta gure bihotzak piztu
nahi ditu: pozerako, maitasunerako, esperantzarako…
Frantzisko
Aita Santuak zioen bezala: 'Ez utzi zure aurpegia tristuraz iluntzen: argitu
zure begirada, argitu zure bihotza eta besteak zure argiarekin argitu'.
Gaur, galdetzen dizut: Zer keinu txiki egin
dezakezu gaur besteei argia emateko?
Bideo bat ikusiko dugu eta ikusi aurretik, keinu
xinple bat pentsa ezazu: "egun on" animatuago bat esatea; bakarrik
dagoenari hurbiltzea; Kexa bat ekiditea edota eskerrak ematea; norbaiti
irribarre egitea…
Ikusiko dugun bideo honetan, pertsonaia bat
iluntasunean dago, bere 'kuboa' (bere bizitza, bere bihotza) nahasita eta motel
daukala. Baina elkartasun eta lagun baten argiari esker, dena aldatzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario